I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia

Datorren apirilaren 13an, I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia ospatuko da Gabirian, Leharrei Mendi Lasterketa -ren bezperan eta lasterketa honi lotuta. Izen-ematea 17:30ean irekiko da. Eskalatzeko 6 bide prestatu dituzte, zailtasun eta izaera desberdinetakoak, horretarako herriko pareta eta baliabideak erabiliz. Animatu eta parte hartu!