Leharrei Mendi lasterketaren hasiera, Gabiriako herrigunean bertan izango da, eta baita helmuga bera ere.
Lasterketaren lehen metroak errepidez izango dira Ardantzara iritsi arte.
Ardantzan utziko du errepidea albo batera, Murgil mendiaren igoerarekin.
Gabiriako herrigunea, Murgilgo igoeratik.
Murgil mendiaren gaina zelaian barrena igaroz zapalduko dute lasterkariek.
Ibilbide guzti honetan zehar korrikalariek hegoaldera begiratuta Aizalekuko gailurra eta Aztiri auzoa izango dituzte, gerora lasterketan igaroko dituzten bi toki.
Trapalatara bidean Pagarretik igaroko da lasterketa:
Trapalatako igoeraren zati bat, pinu baten erditik gora.
Trapalata gainean dagoen seinalea, oiñatiarrek jarria, baina Gabiriako lurretan.
Trapalata jaitsieran Irazola baserriaren ingurutik pasako dira lasterkariak. Irudian, baserriaren ataria eta Aizaleku, lasterketako hurrengo gailurra.
Irazola baserriko “Txantxangorri” artzaina, lege zaharrekoa.
Aizelekuko igoeraren aurretik, 300 metroko desnibela duen jaitsiera, Kamino Zaharra deiturikoa gurutzatuz.
Jaitsiera hau garai batean baserritarrek Oñati eta Legazpira joateko erabiltzen, azokan produktuak saldu eta erosteko. Irudian, bide honen hasiera eta atzean Gabiriako herrigunea.
Aizalekurako igoera, Eztanda baserriaren ondotik igarotzen da. Horretarako, garai bateko herri bide zaharra berreskuratu da.
Igoeran zehar ikusmira Goierri bailararen ikusmira paregabea dago. Irudian, Goierri lainopean eta atzean Aralar.
Aizelekuko gurutzea 812 metrotara. Goierriren bihotzean eta Azikorritik gertu, ikusmira paregabea dago beratik.
Gurutzeaz gain, Aizalekun irrati emisorek erabiltzen duten antena bat ere badago, ibilbideko hainbat puntutatik ikusten dena. Irudian, Aizalekuko gailurra Aztiri auzotik.
Eskualdeko eta Eskal Herriko mendi garrantzitsuenen panoramika bikaina dago Aizalekutik. Irudian Izazpi, 973 metro.
Itsaso herria laino artean, goraxeago Kizkitza (676m), atzerago Beizamako mendiak, eta guztien atzean Ernio (1070m).
Ezkerrean Murumendi (868m), Mariren bizilekua, eskuinean Usurbe (703m), eta erdian Gabiriako herrigunea, laino artean.
Aralarko mendilerroa, Txindoki (1346m) guztien buru delarik.
Atxurbi (782m) eta atzean Berian (1494m).
Beriain (1494m) elurtuta.
Erdi-erdian Otañu (838m), ibilbideko punturik garaiena, ezkerrean Oamendi (862m) eta atzean Aizkorriko mendizerra.
Aizalekuko gailurretik Legorburu baserrira jaitsiko dira korrikalariak.
eta handik Zabaleta baserrira, Aztiriko Mendi Lasterketako ibilbideari jarraituz. Hor hasten da Otañurako igoera.
oraindik bada Aztiri aldean garoarekin metak egiten dituenik.
Otañurako igoera, pinu artean.
Otañuko gailurra (838m), basoa atzean utzi ondoren.
Dudarik gabe, esfortzuak merezi izango du Otañura iritsi eta bertako ikusmiraz gozatzean. Mendebaldera begiratuta, Gorbeia (1482m, ezkerrean elur izpiekin, Anboto (1331m, erdian) eta Udalaitz (1119m, eskuinean) besteak beste.
Hegoaldean Aizkorriko mendizerra, parez pare.
Ekialdera, Goierri bailara osoa eta atzean Aralar.
Zeraingo garai bateko minak ere parez pare ikusi daitezke.
Otañuko jaitsieran Aztiri auzotik igaroko dira lasterkariak.
Lasterketaren berezitasun bat maldan gora amaituko dela da, eta a ze malda! Hauxe da Leharreiko aldapa gogorraren hasiera, dena eman beharko da!