III.Leharrei Mendi Lasterketaren bideoa

Egun on ! Aurtengo edizioko bideo ofiziala aurkezten dizuegu. Gattiken Produkzio Etxea-k egindako bideo zoragarria. Eskerrik asko parte hartzaile, ikusle eta boluntario denei, zuek gabe hau dena ez litzateke posible izango. Gozatu bideoarekin ! Pasa den larunbatean Leharrei Mendi Lasterketa-ren III. Edizioa jokatu zen Gabirian. Iñaki Olano Orbegozo eta Ainhoa Sanz izan ziren irabazleak, eta[…]

I. Street boulder txapelketa herrikoia

Datorren apirilaren 13an, I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia ospatuko da Gabirian, Leharrei Mendi Lasterketa -ren bezperan eta lasterketa honi lotuta. Izen-ematea 17:30ean irekiko da. Eskalatzeko 6 bide prestatu dituzte, zailtasun eta izaera desberdinetakoak, horretarako herriko pareta eta baliabideak erabiliz. Animatu eta parte hartu! Informazio gehiago nahi duenak http://leharrei.eus webgunean aurkituko du gaur egunean zehar.

III. Leharrei mendi lasterketaren egitaraua

Arratsalde on, Leharreizaleok!! Tik-tak, tik-tak… Eguna gerturatzen ari da, eta gero eta gehiago zarete lasterketan parte hartzeko izena eman duzuenak. Boluntarioekin ere gaur bertan izango dugu lanak banatzeko azken bilera. Edonola ere, oraindik badago lasterkari gehiagorentzako lekua, beraz, apirilaren 14ko asteburuan Gabiriara gerturatu eta lasterketan parte hartzera animatzeko arrazoi gehiagorekin gatozkizue. Urtero bezala, TERNUAk lasterkarien[…]

GOIERRI KOPA TRAIL

Goierri Kopa Trail antolatu dute 4 mendi lasterketen antolatzaileek: Proiektu berri honek lau mendi lasterketen antolatzaileak batu ditu: Leharrei (Gabiria), Segura Zerain Mendi lasterketa (Sanson proba), UZ TRAIL (Urretxu-Zumarraga) eta Axari Trail (Idiazabal). Helburua zein den? Goierritarron liga bat antolatzea, aurten 4 lasterketaz osaturikoa, aparteko kirolari eta inguruneak ditugulako. Bi distantzia ezberdin egongo dira ligan:[…]