Leharreiko ibilbidea garbitzen

Gabon, Leharreizaleok. Beste behin eskerrak eman beharrean gaude Gabiriko eta Aztiriko gazte eta ez hain gazteei edozer gauzatarako beti prest baitaude. Argazkietan ikusten den bezala, hasi gara ibilbidea txukuntzen. Aurreko ostiralean, Otañuko jeitsiera berria prest utzi genuen. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Laster igoko dugu track-a eguneratuta!!

II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita

Eguerdi on, Leharreizaleok. Berri onak dauzkagu mendi-lasterkari eta zaleentzat, dagoeneko martxan baitago II. Leharrei Mendi Lasterketa. Hasiera batean apirilaren 8ko data jarri genuen arren, apirilaren 1era aurreratu dugu, Korrika dela-eta. Gaur, eguerdiko 14:00etan zabalduko da izen-ematea https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1772 200 korrikalarirentzako lekua egongo da, beraz, ez lo hartu! Besterik gabe, ANIMATU eta zabaldu Gattiken Produkzioak-ek egindako promozio-bideoa!![…]

50 dortsal gehiago!!

  Gabon, Leharreizaleok!! Berri onak ditugu izena emateko garaian berandu ibili zaretenontzat. Izan ere, antolakuntzak korrikalarien kupoa 200 lasterkarira igotzeko erabakia hartu du. Hau da, beste 50 korrikalarientzako lekua egongo da. Horretarako, martxoaren 9ra arte itxaron beharko duzue, izan ere, egun horretan arratsaldeko 19:00etan irekiko baita izena emateko epe berria. Beraz, oraingo honetan argi ibili,[…]

Bete da 150 lasterkariko kupoa!!

  Kaixo Leharreizaleok!! Espero ez genuen arren, segituan bukatu zaigu 150 lasterkariko kupoa. Eskerrikasko benetan parte hartzaile guztiei!! Jende asko jarri da gurekin harremanetan dortsalik lortzeko modurik baden galdetuz… Hau dela eta, antolatzaileok bilera bat egingo dugu, lasterkari kopurua haunditu edo ez erabakitzeko. Asteburu honetan emango dugu erabakiaren berri!!

GOIERRI KOPA TRAIL

Goierri Kopa Trail antolatu dute 4 mendi lasterketen antolatzaileek: Proiektu berri honek lau mendi lasterketen antolatzaileak batu ditu: Leharrei (Gabiria), Segura Zerain Mendi lasterketa (Sanson proba), UZ TRAIL (Urretxu-Zumarraga) eta Axari Trail (Idiazabal). Helburua zein den? Goierritarron liga bat antolatzea, aurten 4 lasterketaz osaturikoa, aparteko kirolari eta inguruneak ditugulako. Bi distantzia ezberdin egongo dira ligan:[…]