Gabiriako kirolari taldea gara. Lasterketa hau antolatzeko ideia garai bateko herribide zaharrak berreskuratzen hasi ginenean sortu zen. Hainbat auzolanen ondoren, herri bide sare bat garbitu zen eta konturatu ginen merezi zuela garbi mantentzeko egindako lan haiei jarraipena ematea.
Lasterketa hau aitzakia bezala erabili nahi dugu, urtero herribide zirkuitu hau garbitzeko. Era berean, ibilbidea markatuta egongo da urte guztian zehar, herritarrek eta ingurukoek gure herriko txoko ezberdinak ezagutu ditzaten eta, herritik irten gabe, mendiibilaldi polit bat egin ahal izateko lehengoek erabiltzen zituzten bideetan barrena.