V. Leharrei Mendi Lasterketaren atzeratzea

Adi leharreizaleok!

COVID-19 birusaren pandemia dela eta, lasterketa honetako partehartzaile eta lan talde guztiaren Osasun eta Segurtasuna bermatzeko prebentzio gisa, Eusko Jaurlaritzak aholkatu duen modura, apirilaren 4an aurreikusita zegoen Leharrei Mendi Lasterketa atzeratzea erabaki du Leharrei Antolakuntza Taldeak.

Pandemiaren egoera aztertuz, antolakuntza lanean ari da beste egun batean egin ahal izateko.

Informazio gehiago dugunean jakinaraziko dizuegu.

Barkatu eragozpenak eta mila esker zuen ulermenagatik.

Leharrei Mendi Lasterketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude