V. Leharrei Mendi Lasterketa martxan

Aspaldiko Leharreizaleok!!

 

Hemen gaude berriz Leharrei Mendi Lasterketaren hurrengo edizioa aurkezteko asmotan. 5. edizioa denez, zerbait berezia egin nahi genuen, eta horregatik, aurten bi ibibide izango ditugu!!

 

Motza 15km (800+) 100 korrikalari
Luzea 23km (1300+) 150 korrikalari

 

Lasterketa apirilaren 4an, larunbatean izango da. Izen-ematea, ostiral honetan zabalduko da eta martxoaren 28ra arte izango duzue apuntatzeko aukera https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/leharrei20 edo http://leharrei.eus webguneetan.

 

Laster jarriko dugu informazio gehiago: ibilbide berriaren xehetasunak, aurtengo zozketan izango diren sariak, kamiseta… Beraz adi egon eta segi mendiaz gozatzen!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude