Leharrei Ternua Saria

ADI, LEHARREIZALEOK!

Aurten ere, aurreko hiru urteetan bezala, Ternuari esker, argazkiko beroki bikaina (TERNUA DULAU JAKA) jasoko du mandoak leher egin zueneko aldapa azkarren igotzen duen korrikalariak. Leharrei Mendi Lasterketari izena ematen dion aldapa azken metroetan dago, eta aurreko urteetan Beñat Katarain, Xabi Molina eta Iosu Imaz izan ziren azkarrenak. Bakoitzak txaketa bana jaso zuen, eta aurten ere aukera bera izango duzue. Baina horretarako… Izena eman behar duzue!! Ez galdu aukera, eta ANIMATU! Hemen duzue lotura:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude