I. Street boulder txapelketa herrikoia

Datorren apirilaren 13an, I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia ospatuko da Gabirian, Leharrei Mendi Lasterketa -ren bezperan eta lasterketa honi lotuta. Izen-ematea 17:30ean irekiko da. Eskalatzeko 6 bide prestatu dituzte, zailtasun eta izaera desberdinetakoak, horretarako herriko pareta eta baliabideak erabiliz. Animatu eta parte hartu!
Informazio gehiago nahi duenak http://leharrei.eus webgunean aurkituko du gaur egunean zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude