50 dortsal gehiago!!

 

Gabon, Leharreizaleok!!

Berri onak ditugu izena emateko garaian berandu ibili zaretenontzat. Izan ere, antolakuntzak korrikalarien kupoa 200 lasterkarira igotzeko erabakia hartu du. Hau da, beste 50 korrikalarientzako lekua egongo da.

Horretarako, martxoaren 9ra arte itxaron beharko duzue, izan ere, egun horretan arratsaldeko 19:00etan irekiko baita izena emateko epe berria. Beraz, oraingo honetan argi ibili, lasterketan parte hartzeko azken aukera izango delako.

Eskerrik asko gure lasterketan parte hartzeko azaldutako gogoagatik!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude